XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL GAIAK Osazaitezte gaztiak

Artu du gure Gotzai Jaun agurgarriyak, Avasc, Cuestiones Social cristianas erabiltzen ditun Elkartea oso ongarritzat.

Ez litzake arkitu bear erri bat bakarra gure Euskal errian, on aundi onen agerketarik gabe.

Osatzen dan bazter guztiyetan, argibide disditsua sortzen du.

¿Zeñek adierazi zeñen onuragarriyak diran Aita Egibar batek Azkoiti'ko gaztediyarekiñ egiten ditun lanak?.

¿Nola biar ainbat goratu beste erara bada ere Aita Errandonea batek Donosti'ko Luistarrarekin ereiten dun iraunde guztiko azi ona?.

Gaztedi lur aldeko griña gaiztoaren sasi eta arantzak, ez jakiñaren arkaitz gogorrak leguntzen eta garaitzen ederki erakuste dute.

Nun nai ezagungo dira iturri garbi oyetatik ur gozea eranduten gaztiak.

Aurrera sartuko dira gaitz naskagarriyaren artera, gaitzaren kutsu bildur gabe gaitzak sendatzera.

Zer dala tar?.

Biotzez lana egin dutelako berarekiñ; maitasuna dabilkitelako guziyaren gaiñ; zalantzarik gabeko itzak esaten dizkiotelako.

Menpetasun gosoan eukitzen dituzte.

Zeñek alde egiñ oyen babex shamunetik?.

¿Zeñek egiñ gogor oyengandik sortzen dan egi soll sollari?.

Zenbat erakutsi, ainbat ikasi eta geyago ikasteko gogua sortzen diyote.

Egunetik egunera ezagutzen dute geyago beren ludi ontako bete bear dituzten gauzaren berri, eta lagun urkoaganako dauzkaten osatu bearrak.

Ezbaita izan bear gizonak gizonarentzat otsua eta gauba illuna baizik eta arkume otxana eta argi egi erakuslea zabalduitzazute zuben beso maitekorrak erri guztiyetara eta erakutsi gure gazhasi, beren buruaren gogo zatarraren morroi izateko, bañon gauz goragarrietarako eman diyola Jainkoak gizonaren izaera.

Egia billatu ondoren bera maitatzeko eta maitasuna zabaltzeko jarri dizkiotela Jaungoikoak lepoaren gañian buruak.

Ez pistyak bezela alkarrekin koskaka eta lokatz eta zimaur tarten iraulka ibiltzeko.

Avasc elkarteak soñu aundiyu atera du osatzen dan leku bakoitzian eta onuragarriyak izango dira bere jardunak.

Illunpetan dabiltzan erri askorentzat da eguzki argi zoragarriya, eziñ leizke igaro izkutun bere ikas bide ots aundiyak.

Kemena, ausardiya, trebetasuna eta garaipena dira jasotzen dituzten emaitzak, gezurra eta urdakeriyaren aurka Avasc elkartea sortzen dan erriyan nagusituko dira luzaro gabe sinismena uste osoa eta egiazko maitasuna.

Ia ba alegiña egite ote dan zabaltzeko eta ezagutuazteko elkarte goragarri au artu dezaten erri askok bere ikasbide onaren bitartez, Jainko zale itxura puskatxo bat geyago, denbora geyagon ibilli gabe amiltzen aldapa bera, ez jakiñ laño illunpean, gorrotoaren su ganetan eta oitura lotsagarriyetan.

Edozeiñ.